IZAN EUSKAHALDUN IKASTOLAREN KILOMETROAN

Martxoaren 25eko ordu txikitan helduko da 19. Korrika Laudiora. 1394 kilometroa egokitu zaio Ikastolari, 2:55ean Letziaga bidegurutzetik abiatuko dena.

ZOZKETA

2015EKO OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIA

Laudio Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak Kooperatibako bazkide guztiak 2015eko martxoaren 17an ospatuko den Ohiko Batzar Nagusira deitzen ditu.

Batzarra kooperatibaren egoitza sozialean burutuko da, Laudio herriko Motxotekale kaleko 16.an, Ikastolako Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30ean lehenengo deialdian eta 18:00etan bigarrenean.

ETIOPIAREN ALDEKO FAMILIA LASTERKETA OSPATUKO DUTE MARTXOAREN 15EAN

Abay gobernuz kanpoko erakundeak, Laudio Atletismo Klubarekin elkarlanean, Etiopiaren aldeko Laudioko Familiarteko 1. lasterketa antolatu du Laudion. Martxoaren 15ean izango da, goizeko 11:15ean.

HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA ESKAINIKO DUGU MARTXOAN

Haur Hezkuntzako guraso eskola eskainiko dugu martxoan Laudioko Udaleko Ongizate eta Osasun Saileko Prebentzio Bulegoaren laguntzaz.

ABIAN DA 2015EKO HAUR DANBORRADA

Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako Batzordea Laudioko Haur Danborrada prestatzen hasi da eta Lehen Hezkuntzako ikasleak entseguekin hasi dira jada musika saioetan.  Apirilaren 24an, ostiral batez, ospatzea egokitu zaigu aurten.

IKASTOLAKO KROSA LARUNBATEAN LEHIATUKO DA

Iragan astean bertan behera geratutako XIX. Laudio Ikastola krosa ospatuko dugu otsailaren 14an, larunbata, 11:00etatik aurrera Lamuza parkean.
Lehiaketa Arabako Eskolarteko Txapelketa izango da.

ELURTEARI AURRE EGITEKO ARGIBIDEAK

Elurte eta muturreko tenperatura baxuengatik indarrean diren alerta egoerak direla eta, Ikastolan ostirala bitartean izango dugun funtzionamendu egokitzapena iragartzen dizuegu.

2015EKO AGATE DEUNA BEZPERAKO KANTU KALEJIRA

Otsailaren 4an, eguraldiak ahalbidetuz gero, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak herrira aterako dira Agate Deunaren koplak abestera. Eguraldi iragarpenak ikusirik, Haur Hezkuntzako etapa ez da abestera aterako.

BALOREEI BURUZKO HAUSNARKETA XV. HEZKUNTZA JARDUNALDIETAKO LEHEN SAIOAN

Aurreko larunbatean, Urtarrilaren 24an, Laudio Ikastolak  XV. Hezkuntza Jardunaldiak ospatu zituen Kultur etxean.

IKASTOLAREN XV. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIEN LEHEN SAIOA

Azken urteotan bezala Laudio Ikastolak  XV. Hezkuntza  Jardunaldiak antolatuko ditu. Aurtengoan formatu berrituarekin aurkezten zaizkigu Jardunaldiak. Lau egun jarraituan beha-rrean hile desberdinetan burutuko dira, urtarrilaren 24an, larunbata, lehen saioa burutuko da eta martxo-apirilean bigarrena.

BALEAREN EHIZA ANTZEZTU DUTE LHko 2. MAILAN

Lehen Hezkuntzako  2. mailakoak itsasoan zehar ibili gara azken hilabete honetan, euskal balea, nabigatzeileak, piratak,...ezagutu ditugu.

5. ORIENTAZIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALERAKO AZOKA

Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak argitzeko ariketa egin dute Laudio Ikastolako ikasleek urtarrilaren 16an antolatuko duten 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka iragartzeko sare sozialetara igo duten bideoan.

INURRIEN IZURRITEA HAUR HEZKUNTZAN!

Udazkenero bezala, aurten ere, INURRIEN IZURRITEA izan dugu Haur Hezkuntzan eta "inurria eta txirrita" ipuinetik abiatuta udazkeneko lanak (inurrienak, gizakienak eta beste hainbat animalirenak ...) gauzatu dugu 4 urteko ikasleok. Guk primeran pasatu genuen! eta gainera gainontzeko ikasleak eta etxekoak ere guk egindako inurritegia ikustera etorri ziren.

BERDINTASUNEAN BIZITZEKO BALOREAK LANTZEKO TAILERRA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek “Berdintasunean bizitzeko baloreak” tailerrean hartu dute parte Laudioko Udala eta Arabako baserritar inguruko emakumeen sarearen ekimenez.

AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOAREN MULTIMEDIA RALLYA

DBHko 4. mailako ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoak eskualdeko ikastetxeetan antolatzen duen Multimedia rallyrako bideo laburrak ekoiztu zituzten iragan azaroaren 25ean. Elkarteak urtero antolatzen dituen Udazkeneko Multimedia Eskolen programa barruan  kokatutako ekintza izan da.

 

IKASTOLAKO UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Zuhatza irlan ekainaren 20tik 25era burutuko ditugun Ikastolako udalekuen prestakuntza abiatu dugu.

IKASTOLEN ELKARTEAREN AISIALDI PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Ikastolen Elkarteak 2015 urteko udarako ekintzen eskaintzan izena emateko epea zabalduko du martxoaren 2an.

IKASTOLAKO BARNE BEKA PROGRAMA

Zailtasun ekonomikoak eta hileroko erreziboak ezin ordaindurik dabiltzan familientzako barne laguntza programa martxan jarriko du berriro Ikastolak.

BATXILERGOKO BIOLOGIA ARLOKO IKASLEAK GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEKO ATE IREKIETAN IZAN DIRA

Laudio Ikastolako Batxilergo 1. eta 2.  mailako Biologia arloko 24 ikasle izan ziren  Galdakaoko ospitaleak otsailaren 24an antolatutako Ate Irekiko 3. Jardunaldian.

Bisitaldian zehar ikasleek bertatik bertara ikusi zuten Ospitaleko Hemodialisia Unitatean, Laborategi  Zerbitzuan eta Errehabilitazio Zerbitzuan nola lan egiten den.

IKASTOLAKO INAUTERI JAIA OSPATUKO DUGU OSTIRALEAN

Ostiralean, hilak 13an, Ikastolako inauteri jaia ospatuko dugu. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapatako ikasleak desfilean abiatuko dira Ikastolarik Herriko plazaraino ipuin ezberdinak antzeztuz.

Elurtea

“Euskara hedabideetan” irrati didaktiko tailerra eskaini du Gaztea irratiko Oihan Vegak

Ostiralean, hilak 6an, Oihan Vegaren bisita izan dugu Ikastolan DBH3 eta 4ko ikasleok. Gazteoi zuzendutako euskarazko hedabideei buruzko hausnarketa, euskaraz ekoiztutako musikaren promozioa eta irrati saio praktiko batean parte hartzeko aukera eskaini zigun tailerrean.

IKASLE OHIEK IKASTOLATIK KANPOKO ESPERIENTZIA ESKAINI ZUTEN ORIENTAZIO AZOKAN

Urtarrilaren 16an 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka ospatu genuen Laudio Ikastolan.

Goizean zehar DBHko 4. maila eta Batxilergoko ikasleria Deustu eta Mondragon Unibertsitateek, Ikastolen Elkarteak eta Bilboko Merkataritza Ganberak gidatutako tailer praktikoetan aritu zen.

XI PIZTU ITXAROPENA KARABANA

Aurreko urteetan bezala, XI. Sahararen Aldeko euskal karabana: “piztu itxaropena“ ekimena abian dago, Sahararen Aldeko Euskal Koordinakundeak antolatua eta Euskal Fondoaren laguntzaz.

EKI PROIEKTUAREN EBALUAZIO PROZEDURA BERRIAREN AURKEZPENA

Laudio Ikastola EKI proiektua garatzen hasi da 2014/15 ikasturtean DBHko 1. mailan. Berrikuntza metodologiko honek isla zuzena izango du ebaluazio amaieran ikasleen emaitzak jasotzen dituzten txostenetan.

ARGANTZON IKASTOLA LAGUNTZEKO CD/DVDa

Argantzon Ikastola laguntzeko CD/DVDa kaleratu berri da, Trebiñun bizi duten egoera larriaren erakusle ere izan nahi duena.

5 URTEKOEN UDAZKENEKO ERAKUSKETA

5 urteko neska-mutilok "UDAZKENEKO ERAKUSKETA" ospatu berri dugu. Haur Hezkuntzako gainerako partaideek eta gure bila etortzen direnek zuzenean ikusi zuten, baina etortzerik izan ez dutenek ikus dezaten hona hemen luzaro egindako lanaren emaitza. Ah! eta ez luzaroan soilik, etxekoen laguntza ere izan genuen hosto, perretxiku eta abar eskuratu eta sailkatzeko ... ESKERRIK BEROENAK GUZTIOI!!!

ALKOHOL KONTSUMOAREN PREBENTZIORAKO SAIOA

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Laudioko udaleko droga-menpekotasunen prebentziorako bulegoak antolatutako alkohol kontsumoaren prebentziorako saioan hartu zuen parte urriaren 16an.

AIARA ESKUALDEA EZAGUTZEKO TXANGOA EGIN DUTE LH4KOEK

Azaroaren 7an 4. mailako ikasleak gure eskualdea, Aiaraldea, ezagutzera joan ginen. Laudiotik hasi eta Aiaraldea osatzen dituzten herri guztietatik ibili ginen.

MATERIA ORGANIKOA LANDUKO DU AURTEN AGENDA 21 TALDEAK

Ikasturte berriarekin batera, Ikastolako Agenda 21 taldeak gai berria lantzen hasi da.